Arte munduan, sekuela aurreko obra baten segida da, zineman nahiz literaturan, ondorengo gertaerak kontatzen dituena.[1] Lehenagoko gertaerak kontatzen dituena, berriz, prekuela da. Horrela, ospetsu bilakatu diren pertsonaiek argumentu berriak izan eta sail bat osatzen dute.[2] Batzuetan, izenburu ezberdina dute –The Dark Knight, kasu, Batman Begins filmaren sekuela da– eta besteetan, izenburu bera mantentzen dute, kardinal bat gehituz, adibidez Rocky II edo Spider-Man 3.